"Arratsaldean kontu kontari" ipuin kontalari saio berria larunbatean

Ermuko Udal liburutegiak euskarazko Arratsaldean kontu kontari ipuin kontalari saio berria antolatu du apirilaren 27rako.
Narrazioaren izenburua Harri ipuinak da, eta 3 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Amaia Puin kontalariak dinamizatuko du saioa.
Jarduera Lobiano Kultur Gunean izango da arratsaldeko 17:30etan eta sarrera doakoa da. Parte hartu ahal izateko aldez aurretik lekua erreserbatu behar da 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bidez (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net helbidera mezua bidaliz, izen-abizenak, haurraren adina eta telefono zenbakia zehaztuz. Azken datu hori jardueraren arduradunari emango zaio, familiekin harremanetan jartzeko aukera izan dezan, baldin eta saioan edozein gorabehera gertatzen bada. Plazak izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira.
Etenaldiak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da.
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan