Ate irekien arratsaldea Haurreskolan

18.04.24
Imagen
Hezkuntza
Ikastetxeak astelehenean irekiko du matrikulazioa epea, eta gaur arratsaldean instalazioak bisitatu ahal izango dira 16:30etatik 18:30etara

Ermuko Haurreskolak apirilaren 22an, astelehena, irekiko du 2024/2025 ikasturterako matrikulazio epea.

Matrikulak ireki aurretik, gaur osteguna, apirilak 18, 16:30etatik 18:30etara ate irekien jardunaldia egingo da bertako instalazioak ezagutu nahi dituztenentzat.

Epea zabalik amaitzaren 10era arte

2023an eta 2024an jaiotako haurren gurasoek edo legezko tutoreek eskatu ahal izango dute plaza, baldin eta datorren ikasturteko irailean, urrian edo azaroan ikastetxean sartu nahi badute.

2024/2025 ikasturterako berrikuntza gisa, Haurreskolaren ohiko ordutegia zabalduko da, astelehenetik ostiralera 7:30etatik 16:00etara, familiei bizitza pertsonala eta lana uztartzen laguntzeko.

Matrikula apirilaren 22tik maiatzaren 10era egin ahal izango da. Izena eman nahi dutenek Iparragirre kaleko 15ean dagoen bulegora joan daitezke astelehenetik ostiralera 12:45etik 13:45era. Zalantzarik izanez gero, Ermuko Haurreskolaren telefonoa 943 17 64 31 da.

Kontsultatu hemen ikasturte berrirako onarpen-irizpideak.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
HLHko ikasleak, Gaztekimeneko lehen saria jasotzen | Alumnado de FPI recibiendo el primer premio de Gaztekimen
13.12.24
Ermua-Mallabia HLH institutuko lau ikaslek Gaztekimen proiektuko lehen saria eskuratu dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker
Imagen
25.11.24
Jolaserako txoko dibertigarriak Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan