Azken egunak udako erronka osasungarriak ganditzeko

27.08.24
Imagen
Udal Liburutegia
Kultura eta Gazteria
Gizartea
16 eta 30 urte bitarteko gazteek hainbat sari jaso ditzakete bederatzi jarduera osasungarri burutuz

Uda aisialdiaren sinonimoa da herritar askorentzat eta, bereziki, gazte eta ikasleentzat. Aisiaz, dibertimenduz eta lagun arteko abenturaz beteriko asteak dira, ikasturte berriari ekin aurretik pilak kargatzeko. Beraz, zergatik ez aprobetxatu denbora hau erronka osasungarriak gainditzeko?

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Udako erronka osasungarriak ekimena antolatu du, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan. Bizkaiko gazteen artean udan zehar jarduera osasungarriak sustatzeko lehiaketa da.

Bizkaian bizi diren 16 eta 30 urte bitarteko pertsona guztiei zuzenduta dago proiektua, eta honako bederatzi erronka osasungarri hauek gainditzea proposatzen du:

  1. Inoiz praktikatu ez duzun kirola egin
  2. Eguzkitan liburu bat irakurri
  3. Garraio publikoa erabili
  4. Euskal plater bat sukaldatu
  5. Ilunabarra ikusi
  6. Kostaldetik paseo bat eman
  7. Kaleko antzerki edo kontzertu batez gozatu
  8. Zinemara joan
  9. 500 metro baino gehiago dituen mendi batera igo

Gazteriaren Kontseiluak proposamen horiek ezarri baditu ere, pertsona bakoitzak gehienez ere bi ideia ordezteko aukera izango du bere gustu edo interesekin bat datozen beste bi jarduera osasungarriekin.

Lehiaketan parte hartzeko, gazteek erronka horietako bakoitza gainditu dutela adierazten duen argazki bat egin beharko dute, eta bederatzi irudiak WhatsApp bidez 688 73 71 33 zenbakira bidali 2024ko irailaren 10a baino lehen. Argazkiak bidali ondoren, parte-hartzaile bakoitzak inkesta bat bete beharko du, WhatsApp zenbaki beraren bidez jasoko duena. Horrela, bi lagunentzako parapente-hegaldi baten eta kulturan gastatzeko 50 euroko bonu baten zozketan sartuko da.

Erronkak gainditu, uda gozatu eta sariak irabazi!

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan