Behatu, galdetu eta lagundu eraso matxistarik gabeko jaietarako

09.07.24
Imagen
Santixauak
Kultura eta Gazteria
Berdintasuna
Erakundea
Jaietan indarkeria matxistak prebenitzeko kanpaina aurkeztu du Ermuko Udalak

Ermuko Udaleko Berdintasun Sailak aisialdi eta jai testuinguruetan jokabide matxistak prebenitzeko eta sentsibilizatzeko kanpaina jarri du martxan, bereziki orain, 2024ko Santixauetako ospakizunak gerturatzen ari direnean.

Ekimenaren izenburua Elkar zaindu. Jaietan, eraso matxistarik gabe da, eta herritar guztiei behatzeko, galdetzeko eta laguntzeko beharra helarazi nahi die, jarraitu beharreko pausoak emotikono oso berezien bidez adieraziz.

Gainera, Santixauetan, uztailaren 20, 23 eta 24an, Puntu Morea jarriko da gure kaleetan. Gune hori herritar guztiei zuzenduta dago, eraso matxisten prebentzioa, arreta eta laguntza eskaintzeko. Informazio-gune horretan gaian adituak diren bi profesional izango dira, eta etengabeko koordinazioan egongo dira jai parekideak bermatzeko lan egingo duten eragileekin.

Puntu Morea honako gune eta ordutegietan egongo da eskuragarri:

  • Uztailak 20, larunbata
    • 22:00etatik 01:00etara San Pelaio kalean, ETSren kontzertuak iraun bitartean
    • 01:00etatik 06:00etara Patxi plazan, gaueko jai-giroaren erdian
  • Uztailak 23, asteartea
    • 22:00etatik 01:00etara Martxoak 8 plazan, Festan Blai jaian
  • Uztailak 24, asteazkena
    • 19:00etatik 03:00etara Patxi plazan

Informazio hori ahalik eta jende gehienarengana iristeko, festen programarako kartel bat diseinatu da, eta ostalaritza eta merkataritza establezimenduetan ere banatuko da. Hiriko informazio-euskarri handietan ere ikusgai egongo da.

Kanpainari indar gehiago emateko asmoz, uztailaren 20an ETSren kontzertua baino lehen erreproduzitzeko audio bat grabatu da eta olana bat sortu da txupinazoaren egunean Orbe Kardinala plazako kioskoan jartzeko, Puntu Morearen ordutegien eta kokapenen berri emateko. Ermuan jai gune parekide eta seguruak nahi ditugu.

Erasoak prebenitzeko eta gai horretan sentsibilizatzeko etengabeko ahalegina egiten den arren, jaietan eraso matxistaren bat gertatuko balitz, Ermuko Udalak badu tokiko protokolo bat inplikatutako eragile guztiekin koordinatuta jarduteko. Edozein pertsona joan daiteke udal bulegoetara edo telefonoz deitu 943 17 63 00 telefonora, eguneko 24 orduetan arreta jasotzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza