Bertsolarien jaialdia hartuko du Ermua Antzokiak

Euskal Birusa elkarteak urteroko bertso jaialdia antolatu du ostiral honetarako, urriaren 27rako. Aurreko edizioetan bezala, San Martin azokaren inguruan antolatzen den kultur programazioaren barne dago ekitaldia. Jaialdia 20:30ean hasiko da Ermua Antzokian. Sarrerak 10 euro balio du eta aldez aurretik eros ditzakegu Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.
Urteroko legez, aurtengo hitzorduak lehen mailako sei bertsolari bilduko ditu oholtza gainean: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Manex Agirre, Saioa Alkaiza, Beñat Gaztelumendi eta Nerea Ibarzabal. Guztiak hitzekin jolasteko eta ikuskizun bikaina eskaintzeko prest etorriko dira. Kantatzeko gaiak Amaia Agirrek proposatuko ditu, gai-jartzaile lanaz arduratuko baita.
Ohi denez, lehen mailako bertsolariak biltzen dira Ermua Antzokian, urteroko agendan finkatutako jaialdi batean, San Martingo kultur jardueren barruan.
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan