Bizkaiko eta Euskadiko eskubaloi selekzioaren taldeek Ermuan entrenatuko dute

Bizkaiko eta Euskadiko eskubaloi selekzioko taldeek Ermuan entrenatuko dute hurrengo bi asteburuetan. Lehenengoan kadete eta jubenil mailako neskak igandean jardungo dute, beren klubetan nabarmentzen diren promes gazteek saio teorikoak, teknikoak eta fisikoak egingo dituzte elkarrekin, ezagutzak finkatzeko eta talde blokea sendotzeko. Jarduera Euskadiko Eskubaloi Federazioak antolatu du herriko Errotabarri E.K.E. elkartearekin adostuta. Bizkiko selekzioarkein deituriko kadeteen entrenatzailea Ariana Gayoso Reina ermuarra da eta gazte edo jubenilena Asier Otegi Alvaréz.
Kadeteetan Errotabarri E.K.E.n jarduten diren lau jokalari ermuar daude deituak: Maialen Barreiro Henares, Ane Ceballos Bustillo, Ane Olaya Pérez eta Maialen Pérez Astarloa. Jubenilen taldean, berriz, Paula Borrajo Castro, June Cordón Quintas eta Maren Unanue Alvárez jokalariak.
Entrenamendu saio horiek Miguel Angel Blanco kiroldegian egingo dira martxoko 12 eta 19an. Entrenamendu-saioak arratsaldez izango dira, 16:00etik 20:00etara bitartean. Instalazioa eta harmailak irekita egongo dira, saio horiek jarraitu nahi dituzten familien eta, oro har, herriko zaleen eskura. Sarrera librea eta doakoa izango da.
Ondorengo hauek dira martxorako deitutako taldeak:
- Martxoak 12 Bizkaiko Federazioko taldeak
- 4etatik 6etara: kadete taldea.
- 6etatik 8etara: jubenil taldea.
- Martxoak 19 Euskadiko Federaziokoak
- Taldeak oraindik zehaztu gabe.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan