Doako web programazio ikastaroa 17 eta 29 urte arteko gazteentzat

13.04.23
Imagen
42 Urduliz web programazio ikastaroaren kartela
Ekonomi Sustapena
Gizartea
Izena emateko epea zabalik dago apirilaren 21era arte

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gaztedi Durangaldea ekimenak web programazioaren inguruko doako prestakuntza ikastaroa antolatu du 17 eta 29 urte bitarteko gazteentzat. Ikastaro hori 42 Urduliz eraikinean emango da, munduko programazio eskola berritzaileenean, eta Piscine Discovery Web metodologia izango du ardatz: 5 egunez kodearen mundura murgiltze bat.

Prestakuntza honen helburua da parte-hartzaileei 42 Urdulizen metodologia ezagutaraztea, gaitasun berriak ikastea eta programazioaren lengoaietan sakontzea – HTML, CSS, Java Script –, bost eguneko ikastaroa amaitzean beren web orria sortzeko eta osatzeko gai izanik.

Konpetentzia teknologikoez gain, ekimen honek parte-hartzaileentzako zeharkako konpetentziak lantzeko gune bat sortuko du: talde-lana, sormena, frustrazioarekiko tolerantzia, pentsamendu kritikoa, adimen emozionalaren garapena eta bakoitzaren identitate pertsonala.

Programa Gaztedi Durangaldean parte hartzen duten honako udalerrietan erroldatutako 1994 eta 2006 urteen artean jaiotako gazteei zuzenduta dago: Ermua, Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria eta Zaldibar.

Izen-emateak eta datak

Ikastaroa ekainaren 5etik 9ra izango da, 10:00etatik 14:00etara, Urdulizen. Parte hartzaileei doako autobus zerbitzua eskainiko zaie 42 Urduliz zentrora joateko eta itzultzeko.

Prestakuntza eta garraioa doakoak izango dira, baina 30 euroko fidantza ezartzen da. Fidantza hori matrikula formalizatzean ordainduko da eta ikasturtea amaitzean itzuliko da, betiere klaseetara bertaratu bada.

48 plaza eskaintzen dira guztira, eta matrikulazio kopuru hori gainditzen bada, plazak zozketa bidez esleituko dira.

Izena emateko epea apirilaren 21era arte egongo da zabalik. Interesdunak formulario hau betez inskribatu daitezke: https://forms.gle/q8xdZDvBRFHY52mMA

Informazio gehiago edo edozein zalantza argitu nahi izanez gero, jarri harremanetan antolakuntzarekin, helbide elektroniko honen bidez: 42urdulizkanpusa@gmail.com.

Dokumentuak

Bases curso programación web | Web programazio ikastaroko oinarriak

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan