Emakume futbolari beteranoek txapelketa benefikoa jokatuko Betiondon

18.12.23
Imagen
Kirolak
Gizartea
Parte hartuko dute Athletic, SD Eibar, Mondragon eta Oiartzun elkarteek. Partidak beteranoen arteko futbol 7koak izango dira eta abenduaren 27an jokatuko, 17:00etatik aurrera

Emakume futbolari beteranoek "Diabetes Cero" Fundazioaren aldeko ongintzazko txapelketa jokatuko dute abenduaren 27an Ermuan. Lau taldeen arteko txapelketaren bigarren edizioa izango da eta bertan Athletic, SD Eibar, Mondragon eta Oiartzun taldeek hartuko dute parte. Betiondon ospatuko dira 7 jokalarien arteko futbol partidak, arratsaldeko 5etatik aurrera. Sarrera doakoa da.

Bildutako dirua 1. motako diabeteak sendatzeko ikerketan erabiliko da. Aurten ongintzazko txapelketa berezia izango da, aspalditik ikusten ez diren jokalariak bilduko dituena. Atsedenaldian sariak zozketatuko dira bertaratutakoen aratean.

Euskadiko edo Espainiako futbol selekzioekin jokatu zuten emakume kirolari eta aitzindariei omenaldia izango da, gaur egungo jokalari gorritxoak eta munduko txapeldunak baino ezezagunagoak diren arren. Jokalari hauek ez zuten egungo oihartzun mediatikoa izan, baina aitzindariak dira emakumezkoen futbola bultzatzen eta bidea irekitzen hasi baitziren.

Antolatzaileek ongintzazko ekitaldi honetan parte hartzera animatzen gaituzte, "haurren diabetesa sendatzeko bidean ikertzen jarraitzeko eta kirolak sexurik eta adinik ez duela ikusteko".

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan