Emakumeen pilota partiduak lau t'erdian Aritzmendi pilotalekuan

13.11.24
Imagen
Kirolak
Berdintasuna
Gizartea
Txapela janzteko elite mailako faboritoetako batzuk Ermuan lehiatuko dira larunbatean. Jaialdia doan da.

Aurtengo lau t'erdiko Master Cup Laboral Kutxa txapelketa inoizko onena eta irekiena izango dela esan zen aurkezpen ekitaldian eta txapela janzteko faboritoen artean dauden pilotari horietako batzuei iritsi zaie euren hautagaitza kantxan berresteko garaia. Larunbata honetan Ermuan jokatuko den jaialdiaren barruan, elite mailako hiru kanporaketa jokatuko dira eta tartean izango dira Olatz Arrizabalaga, Enara Gaminde edo Maddalen Etxegarai bezalako maila gorenean dauden pilotariak.

Txapela irabazteko faboritoetako batzuk larunbatean Ermuan lehiatuko dira

Buruz Buruko lehen txapelaren bila dabilen Olatz Arrizabalagak, esaterako, Binakako azken txapela jantzi zuenean bikote izan zuen Itxaso Erasun izango du aurrez-aurre; bestetik, Udako Master Cup Txapelketa lortu zuen Maddalen Etxegarai oñatiarrak Andrea Capellanekin neurtuko eta, azkenik, egungo atzelaririk sendoena den Enara Gamindek lan zailak izango ditu Miren Larrarte bidaniarraren aurka.

Izenei erreparatuta, lehen mailako ikuskizuna ziurtatuta dago eta egungo emakume pilotaririk onenekin gozatzeko aukera paregabea izango dugu larunbatean Ermuan.

Pilota partiduak, arratsaldeko ordu 2etatik aurrera

Aritzmendi pilotalekuan bederatzi maila ezberdinetako emakumezkoen pilota partiduak jokatuko dira larunbatean, arratsaldeko ordu 2etatik aurrera

Arratsaldeko 6etan, elite mailako pilotariek jokatuko dute, Master Cup Laboral Kutxa txapelketaren barne duaden hiru kanporaketa. Pilotalekuan sarrera librea izango.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan