EMOEk hasiera eman dio 'BonoErmua udaberria' kanpainari

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) pizgarri daramaten bonu kanpaina berri bati hasiera eman dio gaur, herriko dendetan merkeago erosteko. "BonoErmua udaberria" goiburuarekin apirilaren 15etik maiatzaren 15era arte produktuak erosi ahal izango ditugu herriko dendetan, 50 eurora arte gastatuz erosleak 40€ ordainduko dituelarik. Gutxienez 50 euroko (bonu osoa) edo 25 €uro (bonu erdia) erosketa egin beharko da. Bonuak ez dira beste sustapen batzuekin bateragarriak. Bono bakoitzak 10€ko hobaria du. Elkarteak bere sare sozialetan ematen du sustapen-kanpainaren berri.
Bonu horiek erosi nahi dituztenak Merkatu plazatik pasa gaitezke, goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Pertsona bakoitzak gehienez 2 bonu erosi ahal izango ditu. Horiek eskuratzeko, Nortasun Agiri Nazionala (NAN) aurkeztu behar dugu. Bonuak eskudirutan edo plastikozko diruarekin ordaindu ahal izango ditugu, banku-txarteletarako datafonoa izango baitute.
Pertsona bakoitzak NAN bat baino gehiago eraman ditzake, bakoitzarekin gehienez ere 2 bonu erosi ahal izango dituelarik. Bonoak erosi ondoren, beste norbaiten NANa erabili nahi baldin badu, berriz ere ilaran jarri beharko dugu.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan