Eraikinetako telekomunikazio-azpiegiturak hobetzeko dirulaguntzak

18.10.24
Erakundea
Gizartea
Jabeen erkidegoek -NextGenerationEU- Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilentzia delakoan dauden dirulaguntzak eska ditzateke

Eskabideak aurkezteko eta laguntzak jasotzeko epea zabalik dago. Laguntza horien helburua da 2000. urtea baino lehen eraikitako jabetza horizontalaren erregimenari lotutako komunitateetako eraikinetan telekomunikazio-azpiegitura komunak hobetzeko kostuaren zati bat finantzatzen laguntzea.

Eskabideak online aurkez daitezke helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2024/itc20242/web01-tramite/eu/

Laguntzak arautzen dituen araudia 156. zenbakiko EHAAn argitaratu zen, 2024ko abuztuaren 12ko astelehenean. Oinarriak.

Nork eska dezake?

  • Jabetza horizontalaren araubideari lotutako eraikin edo eraikin-multzo bateko jabeen erkidegoak.
  • Beren jabetzako eraikinen edo eraikin-multzoen barruan telekomunikazio-instalazioak egokitu behar dituzten sektore publikoko erakundeak.
  • Toki-administrazioa osatzen duten erakundeak, dagokien lurralde-eremuan kokatutako eraikinak direnean.
  • Diruz lagundu daitezkeen jarduerak
  • Irrati-difusio soinudunerako, telebista digitalerako eta banda zabal ultralasterrerako egokitutako telekomunikazio-azpiegiturak osorik instalatzea.
  • Telekomunikazio-azpiegiturak partzialki instalatzea (soinuaren irrati-difusiorako eta telebista digitalerako hartzeko eta egokitzeko elementurik gabe).
  • Banda zabal ultralasterrerako baino ez diren azpiegiturak instalatzea.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak

Diruz lagundu daitezkeen gastuak honako hauek dira:

  • a) Telekomunikazioen arloko jarduerari lotutako lanak: proiektu teknikoa egitea, obra-zuzendaritza eta amaierako ziurtapena, bai eta berritzeko txosten teknikoak eta beharrezkoak diren memoriak ere, eta, hala badagokio, telekomunikazioetako operadoreei kontsulta egitea eta proiektua eta ziurtagiria borondatez egiaztatzea.
  • b) Enpresa instalatzailearen jarduerari lotutako lanak: obra-aurrekontua egitea, gauzatze materialak (behar den mota guztietako ekipamendua, egiaztapen-neurriak eta dagokion eskulana egitea), telekomunikazioen instalazio-buletina eta horri lotutako proben protokoloa egitea, eta, hala badagokio, erabiltzen ez diren kanpoko telekomunikazio-ekipoak eta -sistemak desinstalatzeko eta kentzeko kostuak, diruz lagundu daitezkeen jarduerak egin ondoren eta ingurumen-kudeaketa egokia egin ondoren, indarrean dagoen eta sortutako hondakinei aplikatu beharreko araudia betez.
  • Eskaerak aurkezteko gehienezko data: 2024/12/31
  • Laguntza hauen xede diren jarduerak 2024ko abenduaren 31 baino lehen gauzatu beharko dira.

Laguntzen zenbatekoa

Honako hau da diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa aurreikusitako laguntza-kasu bakoitzerako eta azken hartzaile bakoitzerako, gehienez 35 etxebizitzara arte diruz lagun daitekeena, eraikinaren edo eraikin-multzoaren higiezin-unitatetzat hartuta:

  • a) Irrati-difusio soinudunerako, telebista digitalerako eta banda zabal ultralasterrerako egokitutako telekomunikazio-azpiegitura (instalazio osoa): 23.800 €.
  • b) Irrati-difusio soinudunerako, telebista digitalerako eta banda zabal ultralasterrerako telekomunikazio-azpiegitura egokitua (instalazio partziala, Irrati-Difusio Soinudunerako eta Telebista Digitalerako eta kaptazio-elementurik – antenak – eta egokitzapen-elementurik –buruko ekipamendua– ez dituelako barne hartzen): 21.000 €.
  • c) Banda zabal ultralasterrerako soilik egokitutako telekomunikazio-azpiegitura: 16.975 €.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan