Eremu digitaleko tratu onari eta autozainketari buruzko tailerra

Kosta egiten zaizu ordenagailuan ibikltzea zure dokumentuak hodeian gordetzeko edo erantsitako dokumentuekin mezu elektroniko bat bidaltzeko? Zure informazioa lapurtu ahal izateak kezkatzen zaitu? Ez zara ausartzen online erostera edo zure datuak inongo plataformatan erregistratzera? Ez dituzu sare sozialak ulertzen eta Facebooketik irten nahi duzu?
Gai horiek guztiak landuko dira azaroaren 28an, abenduaren 5ean, 12an, 19an eta 21ean Ermuko Emakumearen Topagunean. "Tratu ona eta autozainketa mundu digitalean" izeneko tailerrean, Leire Abaigarrekin, online esperientzia positiboa izateko hartu behar ditugun praktika osasungarriak jorratuko dira, eta segurtasunik eza edo ziber indarkeriei aurre egiteko tresnak eta estrategiak eskainiko dira.
Ingurune digitaletan emakumeen konfiantza eta autoestimua sustatzeko, mundu digitalak eskaintzen dituen erronkei eta aukerei buruzko hausnarketarako eta elkarrizketarako gune bat sortuko da.
Aukera ona da teknologia berrien aurrean ditugun beldurrei aurre egiteko, konfiantzazko eta zaintzazko gune batean, non ahalduntzeko eta eroso sentitzeko tresnak ezagutuko ditugun; mugikorra eta ordenagailua gure aliatu bihurtzeko aukera ere izan dezakegu. Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da; informazioa eta izena ematea Emakumearen Topagunean.
Lotutako albisteak

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako