Ermua Sarean, adinekoen nahi gabeko bakardadearen aurkako udal-ekimena

29.01.25
Imagen
Gizarte Zerbitzuak
Gizartea
Proiektuak herritarren laguntza eta babesa behar ditu egoera ahulean dauden pertsonengana hurbiltzeko

Ermuko Udaleko Gizarte Zerbitzuak Ermua Sarean / En Red proiektua lantzen ari dira. Nahi gabeko bakardadean bizi diren gure udalerriko adinekoen ongizatea hobetzeko ekimena da. Helburu hori lortzeko, herritarrak pertsona horien zaintzan, behaketan eta laguntzan inplikatu nahi dira, guztion artean komunitate atseginagoak, zaintzaileagoak eta solidarioagoak eraikitzeko.

Proiektua Udal Gizarte Zerbitzuek bultzatzen dute BBK Fundazioaren laguntzarekin, eta joan den ekainean aurkeztu zen jendaurrean. Gainera, adineko pertsonen inguruan udalerrian egiten diren beste ekintza batzuen babesa du, horien artean Gertu, Ermua Lagunkoia eta Ermua Mugi nabarmentzen direlarik.

Ermua Sarean / En Red lau zutabetan oinarritzen da:

  • Datuak aztertzea, herriko adineko pertsonen egoera ezagutzeko eta gizarte-hauskortasun handienean egon daitezkeenak ikusarazteko baliagarri izan baitaitezke.
  • Adinekoentzat interesgarriak diren udalerriko baliabideak ezagutzea eta horiek inplikatzea.
  • Ekintza komunitarioko plana:
    • Herritarrak sentsibilizatzea eguneroko harremanen eta elkarren zaintzaren garrantziari buruz.
    • Gizarte-kalteberatasun handieneko egoeran egon daitezkeen adinekoengana hurbiltzea, haien premiak eta kezkak ezagutzeko eta gizarteko eta komunitateko baliabideekin konektatzeko.
    • Intereseko baliabide komunitarioak (osasuna, udaltzaingoa, farmaziak, dendak, elkarteak, parrokiak...) ezagutzea eta inplikatzea bizikidetza oneko eta zaintza komunitarioko dinamiketan.

2024. urteko bigarren seihilekoan, aipatutako baliabideetara hurbiltzen hasi dira Gizarte Zerbitzuak, eta udalerriko 21 saltokik ekimenean interesa izatea lortu dute jada.

Zuk ere zure ondoan bizi diren adineko pertsonen zaintzan eta laguntzan inplikatu nahi baduzu, Gertu zerbitzura jo dezakezu aurrez aurre (Probaleku 4, Behea Ezkerra) edo 688 657 938 eta 688 818 461 telefonoetara deitu.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan