Ermua Sarean | En Red, adinekoen nahi gabeko bakardadeari aurre egiteko prest

24.06.24
Imagen
Gizarte Zerbitzuak
Gizartea
Proiektua Lobiano Kultur Gunean aurkeztuko da ostegunean, hilak 27, 13:15ean

Ermuko Udaleko Gizarte Zerbitzuek eta BBK-k Ermua Sarean | En Red jarri dute abian, gure udalerriko adinekoen ongizatea hobetzea helburu duen elkarlaneko proiektu komunitarioa.

Osasunaren Mundu Erakundearen ustez, nahi ez den bakardadea da adinekoen osasuna hondatzeko arrazoi nagusietako bat, eta horrek eragin negatiboa du haien autonomia pertsonala eta komunitatea mantentzerako orduan. Gainera, egoera horiek "ikusezinak" direnez, zaila da garaiz detektatzea.

Zentzu horretan, proiektu honen helburu nagusia Ermuko 65 urtetik gorako pertsonen artean nahi ez diren bakardade-egoerak identifikatzea da, ondoren horri aurre egiteko politika publikoak diseinatu ahal izateko.

Ermua Sarean | En Red Agintzari, Home Care Lab eta Lehen Mailako Arretako Gizarte Zerbitzuetako langileen arteko lankidetzarekin gauzatuko da. Gainera, proiektuak auzoetako baliabideak inplikatu nahi ditu, hala nola saltokiak, bizilagunak, erlijio-zentroak eta erakundeak, komunitate atseginagoak, zaintzaileagoak eta elkartasunezkoagoak sortzeko guztion artean.

Ermua Sarean | En Red proiektua jendaurrean aurkeztuko da datorren ostegunean, ekainak 27, 13:15ean Lobiano Kultur Gunean.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan