Ermuak Kamerungo emakume enpresari eta politikarien ordezkaritzari harrera egin die

11.10.24
Imagen
Erakundea
Ekonomi Sustapena
Emakumearen Etxea eta Izarra Centre ezagutzen izan dira

Ordezkaritzaren buru Madame Owona izan da, Kamerungo Lan eta Gizarte Segurantzako ministroaren emaztea, eta Madame Yanga, herrialde horrek Espainian duen enbaxadorearen emaztea. Biak iritsi dira Euskadira, Koop SF34 elkarteak herrialde hartan garatzen duen nazioarteko lankidetza-programaren esparruan, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Jose Manuel López Conde eta Arritokieta Araiztegi alkateordeek eta Ane Enzunza immigrazio eta nazioarteko lankidetzako teknikariak harrera egin diote misioari, Euskal Herriko hainbat ekimen ezagutzeko eta harremanak estutzeko asmoz.

Ermuko egonaldian herriko historiaz, udal eskumenez eta egungo erronkez hitz egin dute. Emakumearen Etxea bisitatu dute. Bertan, berdintasun-teknikariak, Oihane Lópezek, udaleko berdintasun-politika partekatu du taldearekin, baita etxean garatzen diren programak ere.

Bisitaldia Izarra Centre-n amaitu dute. Bertan, Josu Ansola zuzendariak arlo ekonomikoaren helburuak aurkeztu ditu eta dibertsifikazioa eta lehiakortasuna sustatzen duten espazio eta programen ibilbidea gidatu du: IoT Basque Izarra Lab, Gravitatea, Conexión fibra edo coworking espazioak.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa