Ermuak LED pantaila jarriko du Kopako finalerako

23.03.24
Imagen
Kirolak
Gizartea
Apirilaren 6an zuzenean jarraitu ahal izango dugu Athletic vs Mallorca partida San Pelaio parkean

Udal honek 4x2,5 metroko LED pantaila jarriko du San Pelaio parkean 2024ko Errege Kopako finala jarraitu ahal izateko. Partida horretan Athletic Clubek eta R. C. Deportivo Mallorcak jokatuko dute, apirilaren 6an, larunbatean, 22:00etatik aurrera.

Kirol alorrak kontratazioaren kostua ordainduko du, Ermua Antzokiko eta Lobianoko ikus-entzunezko zerbitzuak hornitzen dituen ‘Tarima’ enpresak emango baitu zerbitzu hori. Horrela, probintzia osoan dagoen ikusmina aintzat hartu nahi da, baita balompiea gustuko duten pertsonek oro har eta, bereziki, zale zuri-gorriek adierazitako eskaria ere.

Ermuan aldez aurreetik ere pantailak izan genituen kalean;  2010eko Munduko Selekzioen Txapelketako finalean, Holandaren eta Espainiaren arteko partiduarekin. Baita Atletico Madril eta Athletic Cluben arteko 2012ko Europa Leagueko finalaren emanaldian ere.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan