Ermuak zuntz-zementuzko hodi zahar baten ordez burdinazko berri bat jarri du

Bizkaia Etorbidera isurtzen den Ego ibaiaren zati estalian zuntz-zementuzko hodi zahar baten ordez burdinazko hodi berria jartzeko lanak behar bezala amaitu dira, ustekaberik gabe eta aurreikusitako plangintzaren arabera. Prozesuaren mamia honakoa izan da: material zaharrak, erabilerarik gabekoak eta amiantoa dutenak (fibrozementua kasu) segurtasunez kentzea. Hala jasotzen da lanak egin dituen Amiantec 3000 S.M. enpresaren memorian, zeina Hirigintza eta Jasangarritasun Sailera helarazi duen. Enpresa hori RERAn (Amiantoagatiko Arriskua duten Enpresen Erregistroan) inskribatuta dago.
Lan hori Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak finantzatu du, garapen iraunkorra sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei dirulaguntzak emateko Ekonomia Zirkularraren Ildoaren baitan. Amiantoa zuen zuntz-zementuzko hodiaren 140 metro lineal aldatu eta kentzea izan da lana. Hodi horren hondakinak homologatutako zabortegi batean bidali dira, bertan tratatu eta kudeatu ditzaten. Bardinezko hodi berria indarrean dagoen legediaren eskakizunak eta bermeak betetzen ditu.
Proiektua gauzatu izana segurtasuna hobetzen du eta ingurumenaren aldetik gure udalerria eta, hedaduraz, komunitatearen babesa areagotzen du.
Obra egin duen enpresak jardun duen auzo eta kaleetako herritarren laguntza azpimarratu du, eta haien pazientzia eskertu.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan