Ermuko HHIak ikasturteko bigarren matrikulaldia irekiko du

Ermuko Helduen Hezkuntza Iraunkorreko Zentroak (HHI) 2023/2024 ikasturteko bigarren lauhilekorako matrikulazio aldia irekiko du datorren asteartean, urtarrilak 30ean. Izena emateko epea otsailaren 2ra arte egongo da zabalik, ostirala, eta 18 urtetik gorakoek gure herrian jarraitu ahal izango dituzte eskolak, Izarra zentroan (Zearkale kalea, 34).
Matrikula egiteko Izarra Zentroko Helduen Hezkuntzako instalazioetara joan beharko da astelehenetik ostiralera 09:30etik 12:30era. Nortasun-agiria eta argazkia eraman beharko dira. DBH titulua eskuratu nahi duen ikasleek espediente akademikoa edo eskolatze-liburua ere aurkeztu behar dute.
Ermuko HHIk hasierako ikasketak eta gaztelaniako eskolak eskainiko ditu atzerritarrentzat, informatikakoak eta ingelesekoak (A1).
Helduentzako Hezkuntza Zentroetan eskaintzen den irakaskuntza ofiziala eta doakoa da, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak koordinatzen du.
Edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago lortzeko, deitu Durangoko HHEko zentro koordinatzailera (946 81 42 53) edo kontsultatu bere webgunea. Ermuko telefono mugikorra 678603774 da.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan