Ermuko pilotarien omenezko estatua

28.07.23
Imagen
Txistulari y dantzaris frente a la estatua
Kultura eta Gazteria
Kirolak
Gizartea
Eibarko Alfa Arte enpresak egin du, tamaina naturaleko zesta-punta jokalari bat errepresentatzen duen eta Orbe Kardinalaren plazako frontoiaren alboan jarri da

Asteazkeneko arratsaldeaz geroztik, gure udalerriak estatua bat dauka pilotako kirolari guztien oroimenez. Metalezko estatua bat, Eibarko Alfa Arte enpresak egina, tamaina naturaleko zesta-punta jokalari bat errepresentatzen duen eta Orbe Kardinalaren plazako frontoiaren alboan jarri dena. Plaza horren eta Erdikokaleren arteko pasabide-arkuaren alde batean.

Joan den asteazken arratsaldean, Santa Ana egunean, deskubritu zen, herriko jai nagusien baitan, plaza horretan jokatutako bikoteen arteko esku pilota partiduen ondoren. Juan Carlos Abascal alkateak eta Harri Araiztegi alkateorde eta euskara arloko zinegotzi delegatuak estalgabetu zuten figura, ekitaldi xume batean.

Juan Carlos Abascalek adierazi zuenez, Ermuak pilotarientzako bi gune ditu plazaren inguruan: "Felix Izagirre zeharkaldia eta Kantabria zeharkaldia, Bernardo Garate ezizenarena. Orain Ermuko pilotari eta zaleei beste omenaldi txiki bat egin nahi diegu eskultura hau jarrita. Konpromiso hori "Ermua pilotari" argitalpenaren aurkezpen ekitaldian iragarri genuen, otsailean. Pilotari omenaldia Ermuan eta bertako protagonistei omenaldia".

Dantzari bikote batek aurreskua dantzatu zuen irudi berriaren aurrean. Ondoren, bertaratutakoek "Ermua Pilotari" argitalpenaren ale bana banatu zuten, lehen tirada amaitu ondoren. Ale berriak udal liburutegian eskatu eta jaso ahal izango dira.

Hirurogeita hamar argazki inguru biltzen ditu bildumak, bakarkakoak gehienak, baina badira bikoteenak eta taldeenak ere. Pertsonen filiazioa jasotzen du eta kronologikoki ordenatuta dago, jaiotza-urtearen arabera. Askok ezagutzen ez ditugun kirolarien datuak. Iragan eta ondare hori jasotzea da argitalpenaren helburu nagusia; zabaltzea eta ezagutaraztea.

 

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan