Esteban Orozen obra garaikideak ikusgai daude Lobianon

Esteban Oroz Aizpun (Etxauri, 1942) margolariak arte garaikidearen erakusketa zabalduko du gaur Ermuko Lobiano Kultur Gunean. Erakusketa bi astez egongo da ikusgai abenduaren 29ra arte eta lanegunetan arratsaldeko 6etatik 8etara eta asteburuetan eguerdiko 12etatik arratsaldeko 2etara. Sarrera doakoa da eta sarrera librea.
Eibarren bizi den artista nafarra Eibarko Artisten Elkarteko presidentea da aurtengo apiriletik. Esteban Oroz margolari autodidakta eta moldakorra da, teknika guztiekin ausartu dena: erretratuak, pastela, olioa edo akuarela, eta askotariko gaiak margotzen dituena, hala nola paisaiak edo natura hilak. "Ikusten dudan eta gustatzen zaidan guztia margotzen dut" aitortu du. Bere bilakaeran funtsezkoak dira bere kemena eta perfekzionismoa, baita aire zabaleko pintura lehiaketa ugarira aurkeztu izana ere, non sari asko jaso dituen.
Esteban Oroz argi naturalarekin margotzearen aldeko da, horregatik gustatzen zaio hainbeste kalean lan egitea, argazkia oinarri hartu gabe gabe. "Argia menderatzeko, interpretatzen eta islatzen jakin behar da" zehazten du. Asko praktikatuz eta esperientzietan oinarrituz lortzen da hori, asko margotuz eta probatuz, zale nekaezin honek bere ibilbide artistikoan egin izan duen bezala.
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan