Euskal Jaiaren 45. edizioa ospatuko ostiraletik igandera

11.04.24
Imagen
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Ermuak Euskal Jaiaren berrogeita bosgarren edizioa ospatuko du asteburu honetan

Euskal Jaia herriko ‘Txindurri’ dantza eta txistu taldeak antolatzen du, gure udalaren diru-laguntzarekin, eta herriko ostalarien eta merkatarien laguntzarekin. Antolatzaileek ehunka dantzari eta txistulari herrira etorriko zaizkigula aurreikusi dute, gehienak inguruko bailaratakoak.

Euskal Jaia asteburuan zehar ospatuko da, ostiralean hasi eta larunbata nahiz igandean jarduera nagusiak garatuz. Egitarauari ostiral arratsaldean emango zaio hasiera.

Programatutako ekitaldi eta leku-orduen xehetasuna ondoren zerrendatzen duguna da:

  • Apirilak 12, ostirala
    • 20:00etan: ‘Patxangoi’ Elektrotxaranga
  • Apirilak 13, larunbata
    • 12:30etan: dantza poteoa eta Ermua Kantuan
    • 19:00etan: Dantza Erakustaldia Orbe Kardinalaren plazan.
      • Txindurri Dantza eta Txistu taldea
      • Eguzkilore Dantza Taldea
    • 19:45etan: Larraindantza
    • 20:00etan:Erromeria ‘Sukar’ taldearekin.
  • Apirilak 14, igandea
    • 10:30etan: Hamaiketakoa San Pelaion.
    • 11:00etan: Taldeen kalejira.
    • 12:30etan: Alardea.
    • 16:30etan: Dantza gidatuko saioa
    • 17:30etan: Plaza dantza ‘Ttipika’ taldearekin.

Jarduera gehienak Orbe Kardinalaren plazan egingo dira.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan