Euskera sailak Juanita Ibaibarriaga literatur sariari hasiera eman dio

02.10.24
Imagen
Kultura eta Gazteria
Euskara
Gizartea
Hogeita hamaikagarren edizioa da, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzakoa dena

Juanita Ibaibarriaga literatur eta erreportaje lehiaketaren hogeita hamaikagarren edizioa aurkeztu eta zabaldu berri du udal Euskara sailak. Lehiaketaren xedea ikasleen artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea da.

Aurreko urteetan egin bezala, gaia librea da eta sarietan 400 € banatuko ditu lehiaketak, parte hartu dezaketen Lehen Hezkuntza zein Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean: Lehen eta Bigarren Hezkuntzako maila bakoitzeko, hurrenez hurren, 40€ eta 60€.

Sariak abenduaren 3an banatuko dira Ermua Antzokian, Euskararen eguna ospatzeko ekitaldian.
Lanak herriko ikastetxeetan, Lobiano Kulturgunean edota euskara@udalermua.net posta elektronikora bidalita aurkez daitezke, beti ere, azaroaren 5a baino lehen. Idazlana kartazal handi batean edo erantsitako artxibo gisa helaraziko da, egilearen anonimotasuna bermatuz, hau da izenik gabe eta inolako daturik jarri gabe.

Barruan eta kartazal txikiago eta itxi batean edo erantsitako beste artxibo batean egilearen izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa erantsiko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan