‘Fue en abril’, Rosa Martínez Alcocer aktorea omentzeko antzezlana

18.09.24
Imagen
Kultura eta Gazteria
Gizartea
‘Teatro Sin Tierra’ taldeak antzeztuko du larunbatean Lobianon, iluntzeko 8etan

"Teatro Sin Tierra" taldeak "Fue en abril" antzezlana taularatuko du larunbatean, 20:00etan, Lobiano Kultur Gunean. Sarrerak 10€ balio du eta aldez aurretik eros daiteke Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean edo kutxazain-sarean edo, azkenik, txarteldegian bertan, ikuskizuna hasi baino lehen.

Emanaldia Rosa Martínez Alcocer aktorearen omenaldia izango da, Eibarren jaio eta Durangon biztanle izanik "goizegi joan zen eszenatoki-laguna". Muntaia Paco Obregón Barrutieta testu batean oinarrituta dago, autorea bera zuzendaria delarik. Carlos B. Rodríguez, Enare Martín eta Sol López dira aktoreak. Ermuko emanaldia Debabarrenan eta Durangaldean eskainitako funtzioen azkena izango da, antzezpena Eibar, Durango eta Iurretan ikusi ondoren.

Obraren esku-egitarauak adierazten duenez, "kaxoian gordetako komedia bat da, beste hainbat testu bezala, antzerkian jolasteko gogoak berreskuratzen dituena. Goizegi joan zen emakume -eta oholtza kide- baten oroitzapena dakarkiguna. Sehaska-kanta izandakoaren oroitzapena ere bai. Jolasteko beharra, fikzio bati bizitza emateko beharra. Eta gogoratzeko beharra dago, eta eskertzeko, jada bizitza ez den, bizirik ez dagoena, zeina pertsona batzuentzat esanguratsu izan zena. Antzerkiarentzat ere bai.

Biografia laburra

Rosa Martínez Alcocer Eibarren jaio eta Durangon finkatu zen. Antzerkiaren munduarekin harremanetan jarri zen Institutuan, eta hortik Eibar-Ermua Antzerki Tailerrera pasa zen. 15 urterekin GEROA konpainian sartu ondoren, eta 80ko eta 90eko hamarkadetako obra onenetan parte hartu zuen, hala nola 'Doña Elvira, imagínate Euskadi'. Hortik Estatuko konpainia askotara jauzi egin zuen.

Aktore bikaina, zuzendaria eta pedagogoa, Haro, Cadiz eta Almagro herrietan egindako lan ona aitortzen zuten sari garrantzitsuak lortu zituen. "Iris producciones" ekoiztetxea sortu zuen, gaiak, proiektuak eta ideiak askatasunez sentitu eta lantzeko. Proposamen zintzo eta erakargarriei aurre egiteko erronkarekin, dibertimendua oinarri hartuta betiereko urratzea aldarrikatuz eta espiritu kritikoa piztuz".

Oinarri horietatik sortu zen Fridaren bakarrizketa... bere azken lana izan zena, beste emakume ikusgarri baten azalean murgilduta. Laburbilduz, 17 antzezlan baino gehiago, ehunka emanaldi, aintzatespenak, ikastaroak, eskuzabaltasuna eta maitasuna.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan