Gabonetako ordutegi bereziak udal instalazioetan

Ermuko Udaleko administrazio, kultura eta kirol zerbitzuek Gabonetako jai-egunetara egokituko dituzte euren ordutegiak eta datozen bi asteetan aldaketak egongo dira ohiko irekiera orduetan. Abendutik urtarrilera bitartean Udaleko zerbitzuak erabili behar dituztenek honakoa izan beharko dute kontuan:
Administrazio zerbitzuak
- Abiapuntu Herritarren Arretarako Bulegoa, Enplegu Zentroa eta Gizarte Zerbitzuak itxita egongo dira abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean eta 6an. Ostiral honetan, abenduak 20, 12:00ak arte egongo dira zabalik, eta gainontzeko egunetan, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara irekiko dira. Gogoan izan egoitza elektronikoa herritarren zerbitzura dagoela eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan, edozein izapide telematikoki egin ahal izateko.
- Udaltzaingoa ere eguneko 24 orduetan egongo da herritarren zerbitzura, lanegunetan zein jaiegunetan. Edozein larrialdi izanez gero, 943 17 63 00 telefono zenbakira jo daiteke.
Kirol zerbitzuak
- Miguel Angel Blanco Udal kiroldegia eta Aritzmendi pilotalekua itxita egongo dira abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean. Abenduaren 24an eta 31n, kirolari amorratuenek instalazioak erabiltzeko aukera izango dute 08:00etatik 14:00etara, eta urtarrilaren 6an, irekiera ordutegia 09:00etatik 13:30erakoa izango da. Bestelako egunetan, ohiko ordutegian zabalduko dituzte ateak: 08:00etatik 21:30era lanegunetan eta 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara larunbat eta igandetan.
- Betiondo Kirol Gunearen kasuan ere, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da. Abenduaren 24an eta 31n ordutegi murriztua izango du, 09:15etatik 13:00etara, eta urtarrilaren 6an, Errege Eguna, 08:30etik 13:30era. Gainerako egunetan, ohiko ordutegian egongo da zabalik.
Kultur zerbitzuak
- Abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra bitartean, Lobiano Kultur Gunea goizez soilik irekiko da, 08:00etatik 15:00etara, eta abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1 eta 6an itxita egongo da.
- Bide beretik jarraituko du Emakumearen Topaguneak ere, eta aipatutako jai-egunetan ixteaz gain, gainontzeko egunetan astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara egongo da hiritarren eskura.
- Izarra Centreko Tecnoteka ikasketa gunea itxita egongo da abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1ean eta 6an. Gainerako egunetan, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 22:45era eta asteburuetan 09:00etatik 21:45era egongo da zabalik.
- Ermuko Udal Liburutegia ere itxita egongo da abenduaren 24an, 25ean, 28an, 29an eta 31n eta urtarrilaren 1ean eta 6an. Ostiral honetan, berriz, abenduak 20, 12:00etatik 17:00etara zerbitzua etengo da.
Azterketa garaiko ordutegiak liburutegian
Urtarrilaren 2tik, osteguna, 30era arte, biak barne, eta unibertsitateko azterketen datak direla eta, liburutegiko ordutegia luzatuko da. Horrela, astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 00:00etara irekiko da. Ostiraletan ohiko ordutegia mantenduko da, 9:00etatik 20:00etara, eta larunbat eta igandeetan 9:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara irekiko da.
Azterketen ohiz kanpoko ordutegian, ikasketa-gelako zerbitzuak bakarrik funtzionatzen du, eta ezin dira liburuak edo bestelako dokumentuak itzuli edo maileguan eraman. Salbuespen gisa, urtarrilaren 4an ere, larunbata, ikasketa-gela gisa bakarrik irekiko da, goizez zein arratsaldez.
Urtarrilaren 11n, 18an eta 25ean, larunbatak, goizeko 9:30etatik 13:30etara liburutegi-zerbitzu guztiak emango dira. Arratsaldean, berriz, ikasgela gisa bakarrik irekiko da.
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza