Gazteria zerbitzu berria DBHko gazteen aurrean aurkeztu da

20.12.24
Imagen
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Ermua BHI institutuan eta San Pelayo ikastetxean izan da, "Ganso & Cia" konpainiaren bat bi clown funtzio eskainiz

Udaleko Gazteria zerbitzuak garai berri bati ekin dio eta indarrak berritu ditu, teknikaria kontratatu ondoren. Teknikari horren muin eta xedea gazteriaren beharrei eta kezkei erantzutean zentratuko da, entzute aktiboaren eta jarduera espezifikoen programazioaren bidez. Zerbitzua abendu honetan Ermua BHIn -hilaren 12an- eta San Pelaion -hilaren 17an- izan da ezagutzera emateko eta feedback edo elkar jardunerako bideak ezartzeko.

Aurkezpen publikoa mugarri garrantzitsua izan da zerbitzuarentzat eta, hala izatea espero da ermuar gazteentzat ere, hasi berri den ibilbidean. Bi topaketa horietan "Ganso & Cia" konpainiak 'Babo Royal' lana antzeztu zuen. Clown konpainiak errege lunatiko baten istorioa aurkeztu zuen. Errege horrek, bere konfiantzazko trobadorearekin batera, eszentrikotasuna nagusi den eta mundu guztia parte hartzera gonbidatuta dagoen lurraldea osatzen dute.

Gazte guztiak gonbidatuta daude; parte hartzera eta ekimenak proposatzera

'Babo Royal' ikuskizuneko alegoriari jarraiki, udal Gazteria zerbitzuak gune irekia, abegitsua eta enpatikoa ere izan nahi du, adin-tarte horrentzat aurre ezarritakoa hausteko lan egingo duena, hau da errutina edo normaltasuna suposatzen duena. Hau da, xelebrekeria, originaltasun eta autonomia apur batekin. Tailer, jarduera edo txangoen bidez, zerbitzuak gazte-komunitatearekin batera sortu nahi du, Ermuko gazte guztiek parte hartu, ahaldundu eta, batez ere, gozatzeko aukera izan dezaten.

Bi ikastetxeetako ikasleek antzezlanaren parte izateko aukera izan zuten zeinbait minututan, erregearen nahiak gauzatu ahal izateko parte hartuz eta lagunduz. Era berean, zerbitzuak beharrezkoa ikusten du partaidetzan bultzada bat ematea, ermuar gazteen energia eta berezkotasuna jasotzea, Ermua eta inguru hobe bat lortzeko, gazteen konpromiso eta ekarpenari esker.

Gazteria sailarekin harremanetan jartzeko bi bide izango ditu: gazteria@udalermua.net helbide elektronikoa eta 689 04 25 71 telefono zuzena.

 

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan