Gipuzkoa Etorbideko argiteriaren zati bat matxuratuta dago
Obra eta Zerbitzuetako sailak jakinarazi du matxura bat dagoela Gipuzkoa Etorbideko argiteria publikoaren instalazioan, eta horrek eragina duela linearen horniduran, eta kale horretako zati bat zerbitzurik gabe mantentzen duela, hau da, ilunpetan. Zehazki, Gipuzkoa etorbideko 6. zenbakitik 36. zenbakira doan tarteari eragiten dio.
Brigadako langileak eta teknikari argiketaria linea aztertzen eta konexio-puntuak egiaztatzen ari dira, argiteria-zerbitzua lehenbailehen berrezartzeko. Gertakaria sor zezakeen elementuren bat edo beste ordeztu badute ere, matxura ez da konpondu. Argiteri publikoa funtzionatzea eragozten duen matxuratutako puntua detektatzeko eta konpontzeko lanek aurrera jarraituko dute, eta kaltetutako eremuko luminariak eta ekipoak ordeztuko dituzte.Hori guztia, matxura ahalik eta azkarren konpontzeko.
Gertakariak oro har herritarrei eta bereziki bertako bizilagunei eragiten dizkien eragozpenengatik, barkatzeko eskatu du Obra eta Zerbitzuen Saileko zinegotzi delegatuak.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan