Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

13.02.25
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du

Khea Ziater’ konpainiak haurrentzako lehen film eszenikoa aurkeztuko du larunbat honetan Ermua Antzokian, 17:00etan. Antzezpena euskaraz izango da eta antzelanak ‘Scrooge eta mamuak’ izenburua du. Lana Charles Dickensen ‘Christmas Carol’ eleberriaren egokitzapen librea da, gure garaira ekarria eta Khea Ziater-en sorkuntzen estilora eta formara eszenaratua, kode zinematografikoak eta antzerkia uztartuz; kasu honetan haratago joanez, aktoreen, zinemaren eta panpinen arteko elkarlan hirukoitzarekin. Sarrerak 4€ balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobiano Kultur Gunean, Kutxabank erakundearen webgunean edo bere kutxazainetan.

Ebenezer Scroogeren istorioa da, diruarekin obsesionatuta dagoen bankari berekoi eta zekena, maitasunean sinesteari utzi diona. Gau batean, alaba gaixorik duen eta horren urtebetetzea ospatu nahi duen Roberta enplegatuari bere egun librea ukatu ondoren, bere; Scroogeri hil berri den bazkidearen mamua agertuko zaio: Marley zekena, Honek salbatzeko azken aukera bat eskainiko dio Scroogeri, eta hiru mamu bidaliko dizkio bisitan.

Mamuekin batera, Scroogek bere iragana berriz biziko du, orainaz jabetuko da, eta espero duen etorkizun tristeari erreparatuko dio. Hala ere, azkenean, mamuekin egingo dituen bidaiei esker, Scrooge pertsona eskuzabala, bizia eta maitagarrian bihurtuko da.

Ikuskizunak ordu bete irauten du eta 4 urtetik gorako ikusleentzat da aproposa.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du