Herriko dendetako produktuak "Aukeran Ermuan" poltsara sartu

27.11.24
Imagen
Erakundea
Ekonomi Sustapena
Gizartea
Tokiko Garapen Sailak kotoi jasangarriko 5.000 poltsa banatuko ditu gure hurbileko merkataritzaren marka irudia indartzeko

Udal Garapen alorrak kotoizko bost mila poltsa (5.000) banatuko dizkie bihartik aurrera herriko establezimenduei, erosketak egiten dituztenean bezeroen artean bana ditzaten. Poltsa berrerabilgarriak dira, %100 organikoa den kotoizko oihalez eginak, lepotik zintzilikatzekoak, zurixka kolore naturalekoak. Poltsak alde batean "Aukeran, Ermuan" logotipoa daramate kolore desberdinetan, eta bestean edo atzeko aldean QR kode bat, "ErmuaApp" baliabidera eramaten duena.

Merkatariek "Aukeran, Ermua" poltsetako sorta jaso ahal izango dute bihartik aurrera –azaroak 28– Izarra Centre-n 8:30etatik 14:30etara. Merchandising-produktu hori doan emango da izakinak agortu arte, Gabon eta abenduko hilabete dauden merkataritza-kanpaina anitzetako erosketetan bezeroei eman ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan