Herriko merkatariek Aukeren Azokari hasiera emango

17.02.25
Imagen
Gizartea
Hamabost dendek produktu merketuak eskainiko merkatu plaza zaharrean gaurtik asteazkenera, goizeko eta arratsaldeko ordutegian

Ermuko merkatariek neguko denboraldiko Aukeren Azokari hasiera eman diote gaur. Aurten hamabost denda merkatu plaza zaharrean egongo dira merketutako produktuak eskaintzen eta beste bat, dendan bertan. Azoka asteazkenera arte mantenduko da. Merkatuan egongo direnen ordutegia 10etatik 13:30etara eta arratsaldez 17etatik 20etara bitartean. Aldiz, establezimendukoa izan ohi duen ordutegiaren barne.

Merkatuko azokan hamasei establezimenduk parte hartuko dute; hain zuzen ere honako hauek: Ermuaprint, Calzados Eva, Gemma Moda, Guipur, Kokko, Lulú Bebé, Luz de Luna, Mañeko Azpi, Marfe, Mediterránea, Mercería Gauzak, Munay, Quetzal, Sagardui  eta Sferico.

Dendan bertan, aldiz produktuak eskainiko eskainiko ditu: Senen bitxiak.

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOE) antolatu du azoka, eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren laguntza izan du.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan