HHEk datorren 2023-2024 ikasturterako matrikula epea irekiko du

Ermua-Durangoko Helduen Heziketa Iraunkorreko Zentroak (HHIk) 2023/2024 ikasturterako matrikulazio epea irekiko du hurrengo astelehenean. Ikasturteko lehen lau hilabeterako matrikula berria ekainaren 19tik 29ra bitartean egin ahal izango da, biak barne. HHIn trebatu nahi duten 18 urtetik gorako pertsonek Izarra Zentroko eraikinean dagoen bulegoan eman ahal izango dute izena. Ordutegia: goizez, 09:00etatik 13:00era, astelehenetik ostiralera, eta arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostegunera.
Irakaskuntza arautuaren barruan, I. eta II. mailako hasierako irakaskuntzak eskaintzen dira, euskaraz zein gaztelaniaz. Irakaskuntza ez-arautuaren blokean, bestalde, gaztelaniazko eskolak ematen dira atzerritarrentzat. Hasierako II irakaskuntzetan hainbat aukera daude: matematika eta zientziak 4 eskola ordukoak; euskara, hizkuntza eta ingelesa 6 eskola orduan eta soziala 2 ordurekin. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasgaiez gain.
Edozein zalantza argitzeko, deitu 946 81 42 53 telefonora.
Helduentzako Hezkuntza Zentroetan eskaintzen den irakaskuntza ofiziala eta doakoa da, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak koordinatzen du.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Durangoko zentro koordinatzailearen webgunera.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan