Historiara pasa da Bizkaia Etorbideko 17. eraikina

06.07.23
Imagen
La imagen muestra las labores de derribo
Gizartea
Hirigintza
Etxebizitzen eraikin hori ekainean eraitsi zen eta orain orubea besterik ez da geratzen

Kaltxangon, Bizkaia Etorbideko 17. zenbakidun eta 'Larrosianekoa' izen toponimikoa duen harrizko etxea historiara pasatu da. Ekainaren erdialdean, 16tik 18rako asteburuan, eraiste-lanak egin ziren. Une honetan, orubea hutsik dago. Hondeamakina batek bertan jarraitzen du, segurtasunaren mesedetan atzetik pasatzen den ur-biltegietara doan bidean (Joxio) hesi babesle bat jarriko da.

Eraikinaren izen toponimikoa 'Larrosianekoa' da, 'Euskaltzaindia' Euskaltzaindiaren Onomasticon Vasconiae bildumako 22. liburukian zehazten denez. Ale horretan Ermua-Eitzaga leku-izenak jasotzen dira, Fernando Aranberri Odriozola egile ermuarrak bildutakoak.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan