Ingelesezko ipuin kontaketa saioa

08.04.24
Imagen
Udal Liburutegia
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Hileko ‘Story Time’ larunbatean izango da, 17:30etan Lobianon

Udal Liburutegiak "Stories and Stories" ingelesezko ipuin saioa antolatu du aste honetarako. Ekitaldia apirilaren 13an izango da Lobiano Kultur Gunean eta 17:30ean hasiko da. Saioa doakoa eta egokia da 4-9 urte bitarteko haurrentzat. Hannah Berry izango da narratzailea. Etenaldiak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da.

Parte hartu ahal izateko, aldez aurretik erreserbatu behar da plaza 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bat bidaliz (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net helbidera email bat bidaliz, bertan izena, abizenak, haurraren adina eta telefono zenbakia adieraziz. Datu hori jardueraren arduradunari emango zaio, familiekin harremanetan jartzeko aukera izan dezan, saioan zehar edozein gorabehera izanez gero. Plazak izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira.

"Story Time" ipuin-kontalarien saioen helburuak ahozko tradizioaren bidez irakurtzeko zaletasuna sustatzea eta ingelesa modu ludikoan ikastea dira.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan