Irisgarritasun-elementu mekanikoetan ditugu matxuren egoera

15.11.24
Imagen
Abisuak eta matxurak
Zerbitzu Teknikoa eta Brigada
Gizartea
Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du

Ermuan ditugun elementu mekanikoetako batzuk, irisgarritasuna bermatzeko eta dauden desnibelak gainditzeko, zerbitzutik kanpo daude matxuragatik. Garrantzi edo irismen desberdineko gorabeherak dira, herritarren ohiturei eta erabilerei eragiten dietenak, batez ere Ongarai goiko auzoko bizilagun eta erabiltzaileei. Horregatik, lehenengo alkateordeak, hirigintza eta zerbitzuetako zinegotzi delegatu denak, barkamena eskatu die herritarrei "sortzen diren eragozpenengatik", eta "elementuak lehenbailehen konpontzeko" lanean ari direla adierazi du. Hala ere, " hirugarren batzuen eskuetan gaude, osagaiei, materialei eta eskulanari dagokionez", gaineratu du.

Arrapala mekanikoak: Ongaraiko lehen zatiak matxura garrantzitsua du

Herriko Seigarren Mendeurrena kalea eta Ongarai lotzen dituzten lau arrapalen lehen zatiak matxura handia du, joan den urriaren 19ko euriteek eragindako kalteengatik, eta maniobra-koadro osoa aldatu behar da erreta dagoelako. Hornitzailearen esanetan arrapala 16 astez zerbitzutik kanpo egongo dela aurreikusten da. Maniobra-koadroaren osagai elektroniko guztiak ordezkatu behar baitira.

Zerbitzu-sailak horren aurrean instalazioaren segurtasun- eta erosotasun-neurriak eguneratuko ditu, haren balio-bizitza luzatzeko eta erabilera-baldintzak hobetzeko, konponketa garrantzitsu hori egin bitartean.

Goienkaletik San Isidrora doan arrapala eta San Pelaioko igogailua ere zerbitzuz kanpo daude, matxura txikiagoengatik eta azkar konpontzea espero da.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan