Izarra Centreko 'Tecnotekak' udan ordutegia egokituko du
Ikasteko gela uztailean eta abuztuan zabalik egongo da, baina ordutegia laburragoan; hain zuzen ere goizeko 08:00etatik 19:45era izango da astelehenetik ostiralera eta 16:00etatik 19:45era larunbat eta igandeetan. Hau da, ohiko duen ordutegia txikiagoan.
Irailean, zerbitzuak ohiko ordutegia berreskuratuko du. Hau astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 22:45era etenik gabe, eta asteburu eta jaiegunetan: 09:00etatik 21:45era.
Uztailaren 27an Teknoteka itxita egongo da, herriko jai eguna izango delako.
Tecnotekan sartzeko, beharrezkoa da erabiltzaileak 16 urte baino gehiago izatea, Euskadiko edozein liburutegi publikotako kide izan eta txartela edukitzea eta prestakuntza- edo ikerketa-prozesuren batean egotea.
Azpiegiturara txartel elektroniko pertsonal eta besterenezin baten bidez sartzen da, eta hori udal-liburutegian eskatu eta jaso behar da.
Lotutako albisteak

Ikastaroa doakoa da eta Izarra Centre-n egingo da otsailaren 24tik martxoaren 5era. Ikasi enpresa bat kudeatzen

40 orduko doako ikastaroa emango Izarra Centre-n otsailaren 24tik martxoaren 5era bitartean

Trebatua egon eta urrutitik lan egiteko gai izateak, lan-merkatuan dituzun aukerak gehituko dituzu