J. Ibaibarriaga XXXI. lehiaketako sarituak ezagutzera eman dira

09.12.24
Imagen
Euskara
Gizartea
Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren

Juanita Ibaibarriaga literatur lehiaketaren hogeita hamaikagarren edizioak aurtengo irabazleen berri eman du, Euskararen nazioarteko egunaren aitzakian, Ermuan Antzokian azken asteartean -abenduaren 3an- ospatu zen galan. Lehiaketaren azken edizio honetan herriko ikastetxe guztiak lanean aritu dira, eta lehiaketak ikasleen artean oso harrera eta parte hartze ona izan du.

Sariok mailaz maila ondoko eran banatu dira:

1. Modalitatea, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat:

  • LH3: Itxaro Yunquera
  • LH4: Henar, Adam eta Youssef
  • LH5: Uxue Antolin Fidalgo eta Xabi Alvarez Cuevas
  • LH6: Amaia Prado Izagirre

Lehen Hezkuntzako ikasle bakoitzak 40 €ko saria jaso du.

2. Modalitatea, Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat:

  • DBH1: Iraia Richart Sanz
  • DBH2: Malen Bilbao Bravo eta Elaia Uriarte Casado
  • DBH3: Ibai Hernandez
  • DBH4: Aroa Carid

Bigarren Hezkuntzako ikasle bakoitzak 60 €ko saria jaso du.

Euskararen eguneko galan, urteroko legez, giro bikaina eta ikasle asko bildu ziren Antzokira.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan