Imagen
Joanna Díazek uko egin dio zinegotzi karguari
29.07.24
Erakundea
Udalbatzak eskaeraren berri eman zuen azken osoko bilkuran, hutsunea deklaratu du eta Hauteskunde Batzordeari jakinarazi dio, bete dezan
EH Bilduren hautagaitzako Joanna Díaz Benito zinegotziak uko egin dio zinegotzi karguari eta Ermuko Udalbatza utzi du. Hautetsiak hilabete honetan aurkeztu zuen uko egiteko idazkia, eta Osoko Bilkurak eskaera aintzat hartu eta horren berri eman zuen uztailaren 23ko asteartean egindako azken Osokoaren bilkuran.
Osoko bilkuran erabaki zen hutsune hori adieraztea eta Hauteskunde Batzorde Zentralari jakinaraztea, bete dezan. Horretarako, EH Bilduk 2023ko toki-hauteskundeetan aurkeztu zuen zerrendaren ordenari jarraituko zaio. Zerrendan Joannaren atzetik, Julen Rodríguez Barrenetxea eta Ainhoa Luz Ardanza daude, bosgarren eta seigarren postuan, hurrenez hurren.
Joannaren bigarren mandatua zen hau, udaletxera 2019an sartu baitzen
Lotutako albisteak
Imagen

14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira
Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa
Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa