Imagen
K. Amonarriz eta A. Barquin-en euskarari buruzko hausnarketa ekarriko digute 'Berbetan' jardunaldiek'
17.04.23
Imagen

Euskara
Gizartea
Euskal Birusa elkarteak antolatzen dituen euskararen erabileraz hausnartzeko jardunaldiek apirila eta maiatzeko asteetan zehar gauzatuko dira
Euskararen erabilerari buruzko hausnarketa eta gogoetak datorren astelehenean hasiko dira. 2023ko edizioak hiru jarduera aurreikusten ditu, une honetan dagoeneko bi baieztatuta daude eta azkena, oraindik zehazteke. Programa datorren astean hasiko da. Jardunaldiek Ermuko Udalaren babesa eta laguntza ekonomikoa dute. ‘Berbetan' programaren jarduera guztiak irekiak eta doakoak dira.
- Apirilak 24, astelehena: Topaketa eta elkarrizketa Kike Amonarrizekin. Alazne Aiestaran kazetari eta EHUko irakasle ermuarrak Tolosako soziolinguista eta Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria elkarrizketatuko du. Hitzaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da Lobiano Kulturgunean.
- Maiatzak 8, astelehena: Topaketa eta elkarrizketa Amelia Barquinekin. Dorleta Vidal kazetari eta ‘Drogetenitturri' aldizkariko koordinatzaileak Mondragon Unibertsitateko irakaslea elkarrizketatuko du. Hitzaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da Lobiano Kulturgunean.
- Maiatzaren X: gazteei zuzendutako jarduera, oraindik zehazteke dagoena.
Berbetan jardunaldiak 1999an hasi ziren benetako esperientzia ezberdinak eskaintzeko asmoz, euren testigantzaren bidez herrian euskararen erabilera eta ezagutza hobetzen lagun diezaguten. Horrela, ekimen honek beste herri edo erakunde batzuen iritziak eta esperientziak kontrastatzeko aukera ematen digu.
Lotutako albisteak
Imagen

18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako
'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan
'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan