Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’

17.02.25
Udal Liburutegia
Gizartea
Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera

Datorren larunbatean, otsailaren 22an, euskarazko ‘Arratsaldean kontu kontari’ izeneko ipuin kontalariaren lehen saioa izango da, Liburutegiak antolatua. Saioa 17:30ean izango da eta sarrera doakoa da. Etenaldiak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da. Ekitaldia Lobiano Kultur Gunean izango da.

Ipuin saioak "Etxe etxetxo, nor bizi da hor" du izena eta 3 eta 8 urte bitarteko haurrentzat planteatuta dago. Amaia Puin izango da kontalaria.

Bertaratu ahal izateko, aldez aurretik erreserbatu behar da plaza. Horretarako, otsailaren 17tik aurrera 943 17 92 12 telefonora deitu ahal izango dugu, WhatsApp bidez (https://wa.me/34943179212) edo posta elektronikoz biblioteca@udalermua.net postontzira mezua idatzi. Mezu horietan haurraren izena, abizenak eta adina adierazi behar ditugu. Plazak izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan