Lomi Powerreko igogailu berria jada funtzionamenduan

29.09.23
Imagen
El grupo en la acera
Gizartea
Hirigintza
Atzokoan igogailua funtzionamenduan jarri zen. Horrek oinezkoen irisgarritasuna hobetuko du Zearkale eta Bizkaia Etorbidea kaleak -BI-3344 errepidearen azpitik- lotzen dituen azpiko pasabidearen bidez

Bizkaia Etorbideko 21. zenbakian, Lomi Power eremuan eta etxebizitzen sustapenean, jarri den igogailu berria atzotik -ostegunetik- zabalik eta funtzionamenduan dago. Juan Carlos Abascal alkateak eta Mikel Cantero alkateordeak azpiegitura bisitatu zuten hiriko zuzendariarekin eta jasogailu berriaren horniduraren eta horren instalazioaren esleipendun den Aszende, S. M. enpresako teknikariekin batera.

Igogailu horrek oinezkoen irisgarritasuna bermatu eta hobetuko du, Zearkale eta Bizkaia Etorbidea BI-3344 errepidearen azpitik lotzen dituen azpiko pasabidearen erabiltzaileontzat. Kale horiek eskaileren eta jasogailu berriaren bidez lotuta geratu dira, eta, horrela, ez da beharrezkoa izango errepidea galtzadatik zeharkatzea.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan