‘Mi familia gay’ dokumentala proiektatuko Emakumearen Topagunean
Emakumearen Topaguneak zine forumeko saio bat gauzatuko du datorren ostegunean, ekainak 29, arratsaldeko 6etatik aurrera, non Maya Newell zuzendari australiarraren 'Mi familia gay' dokumentala proiektatuko den. Proiekzio hori Aniztasun eta Askatasun Sexualaren eta LGTBIQ+ harrotasunaren aldeko Nazioarteko Egunaren barruan txertatzen da.
Saio horren xehetasunak agendan jasotzen dira. Sarrera librea eta doakoa da.
Sinopsia
Munduak politikoki familiaren kontzeptu berri bat eztabaidatzen duen bitartean, lau haur pubertarorako bidean dira, guraso homosexualen babesean eta familiatan.
Bi emakumek zuzendutako etxean, Gusek jakin nahi du zer esan nahi duen benetan "gizon izateak"; Ebony bere ahotsa abeslari gisa eta bere gay familia onartua izango den leku baten bila dabil; Mattek bere buruari galdetzen dio nola litekeen bere ama lesbianek gurtzen duten jainkoak infernura kondenatu ahal izatea; eta Grahamen bizitza zaildu egiten da bere gurasoek Fijira aldatzea erabakitzen dutenean, han homosexualitatea gaizki ikusia baitago.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan