'Mundu bat bertso' jaialdia ostegunean ospatuko

21.05.24
Imagen
Hezkuntza
Euskara
Ermua Antzokian, arratseko 5 eta erdietatik aurrera, sarrera doan

Lehen Hezkuntzako azken ikasturteetako ehun ikaslek baino gehiagok parte hartuko dute ostegun honetan, maiatzak 23, Ermua Antzokian egingo den "Mundu bat bertso" jaialdian, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Ekitaldi horretan, ikasturte honetan bertsolaritzaren alorrean egin duten lana eta ikasitakoa aurkeztuko dute.

'Ermuko Bertso Topaketa' proiektua Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta Ermuko Institutuan garatu da, 'Bizkaiko Bertsozale Elkartearekin' batera lankidetzan. Ikastaroan zehar ikasleek bertso eskolez gozatzeko aukera izan dute eta ostegunean Ermua Antzokian ikasitakoa erakutsiko digute.

Haurrek zuzenean abestuko dute eta hainbat abestutan Mikel Inun abeslaria izango dute lagun. Horrez gain, Irune Basagoiti eta Igor Galartza bertsolariek oholtza gainean duten abilezia eta esperientzia agerian jarriko dute.

Ekitaldia 17:30etan hasiko da eta jaialdia ordu eta hamabost minutuz luzatuko da gutxi gorabehera. Sarrera doakoa da eta senitartekoak eta bertsozaleak bertaratzea espero da.

2015/2016 ikasturtean hasi zen proiektu honen helburua ahozko komunikazioa lantzea da, horretarako bertsolaritzaren baliabideak erabiliz. Bertsoek lagundu dezakete normaltasun linguistikoan, baliabideak menderatzeak motibatzen eta prestigioa ematen laguntzen du, eta horrek lagundu dezake haur eta gazteengan euskara gehiago erabiltzen, maila desberdinetan, eskola eremutik haratago.

Bertsolaritzak ekarpen garrantzitsuak egiten ditu eskolan, hala nola ahozko komunikazioa hobetzea, komunikazio-estrategiak aprobetxatzea, hizkuntza-sormena sustatzea, jendaurrean hitz egiteko oztopoak gainditzea, ideiak ordenatzen laguntzea eta, oro har, komunikatzaile onak izatea.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan
Imagen
12.02.25
Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute