Imagen
Odol-emaileentzako premiazko deia
17.01.24
Gizartea
Autobusa Bizkaiko Etorbidean izango dugu bihar bederatziak eta laurdenetatik ordu 2etara eta lau eta erdietatik iluntzeko bederatzietara bitartean
Odol Emaileen Elkarteak odola emateko saio berria antolatu du. Urtarrilak 18ko ostegunean izango dugu aukera berria goizeko nahiz arratseko ordutegian. Deialdia premiazkoa eta garrantzitsua da, odol-bankuak erreserba gutxi dituelako.
Autobusa Bizkaiko Etorbidean kokatuko da, goizez bederatziak eta laurdenetatik ordu 2etara eta arratsaldez lau eta erdietatik iluntzeko bederatzietara bitartean.
Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko SMS eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baitituzte.
Gaur egun, odola ematea da modu bakarra gure osasun-sistemak ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren odol-osagaiak lortzeko (hematiak, plaketak eta plasma).
Hurrengo txandak kontsultatzeko, ikus elkartearen webgunea.
Lotutako albisteak
Imagen

18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako
'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan
'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan