Odol-emateak premiazkoak dira, erreserba gutxi dagoelako

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser) eta Odol Bankuak odola emateko jardunaldi berria antolatu dute gure herrian, gaixoen eta Osakiodetza sarean artatutakoen beharrak asetzeko. Odola emateko autobusa gure herrian egongo da biharko egunean, -ostegunean- odol-talde batzuen erreserbak gutxi direlako, bereziki A+, A-, O+; O-, B- taldeena.
Autobusa goizez 9:15etatik 14:00etara eta arratsaldez 16:30etatik 21:00etara bitartean egongo da Kaltxangoko autobus geltokian. Jasotako deialdian maiatzeko hilabete honetan odola-ematera animatzen gaitu. Erreserba baxua dago. Behar zaitugu! adierazten du emaileen kolektiboak jaso dituen mezuak. Jasotako lerroak esker oneko mezua dute: eskerrik asko hainbeste bizitza salbatzeagatik! Halaber, beren orrialderako esteka bat ere badu non grafiko bat erakusten da, duten stocka edo erreserba adierazita.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan