Oilarra bueltan, Inauteri festarako gogotsu

10.02.25
Imagen
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Kultura Sailak gaur jakinarazi du aurtengo Inauteri lehiaketaren kartel irabazlea. Egilea Agoizeko Alfredo León Manú da, zeinak hegaztia marratu duen

Ermuko Udaleko Kultura Sailak gaur jakinarazi du 2025eko inauteriak iragarriko dituen kartel irabazlea. Alfredo León Manú 51 urteko nafarraren proposamen koloretsua da, eta ediziorako egindako lehiaketaren garaile suertatu da. Aurtengo lehiaketara 270 lan aurkeztu dira. Alfredo Leonek 500 euroko sari bakarra jasoko du.

Nafarraren kartelak oilarraren burua erakusten du, eta bere zatiak, gandorra, mokoa, begiak eta kokotsa koloretan, hondo hori baten gainean. Kartel irabazleak oilarra du protagonista, Ermuko inauterien elementu adierazgarrienetakoa baita.

Kartel irabazlea otsailaren 27tik martxoaren 4ra bitartean izango diren inauterietako kartelak eta programen irudi izango.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan