‘Oporretan Jolas’, gozamen dibertigarrian blai

20.06.23
Kirolak
Euskara
Oporretan jolas lau astetan garatuko, lau adin-bloketan eta lau motatako jarduera dibertigarri eta hezitzailetan banatuko da: aisialdia, steam tailerrak, zirku eskola eta kirolak

Udaren atarian eta ikasleek ikasturtea amaiturik dutenez, datorren astean ekingo zaie 'Oporretan Jolas' udal jarduerei. Lehen hezkuntzako ikasleei zuzendutako ekintza Hauek ekainaren 26an hasiko dira eta uztailaren 21ean amaituko. Lau astetan zehar umeek oso ekintza anitzak burutu ahalko dituzte, steam tailerrak, kirolaz blai jarduerak, zirku eskola eta aisialdiko ekintzak.

Programa iaz bezala arrakastatsu izatea espero da, plaza guztiak bete baitira. Guztira 818, hau da, iaz baino 100 gehiago.

Adinaren eta astearen arabera umeek egitarau desberdina izango dute, egitarau hori eta dagozkion oharrak astez aste posta elektronikoz bidaliko zaie familia guztiei. Dena den sor daitezkeen zalantzak argitze aldera euskara saileko posta elektronikoa (euskara@udalermua.net) edota telefonoa ere eskura dago 943179147

Datorren astean goizeko 9:00etan hasiko dira ekintzok:

  • 1 eta 2. mailakoak: Aisialdi ekintzak (plaza)
  • 3. mailakoak: Steam tailerrak (Plaza)
  • 4 mailakoak: Zirku eskola (Unamuno giza zentroa)
  • 5-6 mailakoak: Kirolaz blai (Miguel Angel Udal Kiroldegian)

 

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan
Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
12.02.25