Pispillu artistikoa 2024ko Gabonetako erakusleiho onenarentzat

Ermuko Udalak Gabonetako erakusleihoen lehiaketa antolatu du datozen jaietarako ekintzen kanpainaren barruan. Lehiaketa honen helburua gure herrian Gabonetako giroa sortzea da, eta aldi berean, udalerrian erosketak egitea sustatzea.
Ermuan kokatutako saltoki, ostalaritza eta zerbitzu lokal guztiek eman ahal izango dute izena lehiaketa honetan, edozein sektoretakoak direla ere. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko dute izarracentre@udalermua.net helbidera azaroaren 24ko 15:00ak baino lehen, jabearen izena eta establezimenduaren IFZ, izen komertziala eta adarra, lokalaren kokapena (kalea eta zenbakia) eta harremanetarako telefonoak (finkoa eta mugikorra) adieraziz.
Lehiaketan parte hartuko duten erakusleihoak abenduaren 2rako egongo dira muntatuta, eta urtarrilaren 7ra arte egongo dira ikusgai. Epaimahaia Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteko (EMOE) kide batek, Ermuko Udaleko teknikari batek eta arlo horretako profesional batek osatuko dute, eta erakusleihoak baloratuko ditu, sormena, apaingarriak, argiztapena eta elementuak jartzerakoan originaltasuna kontuan hartuta.
Lehiaketako epaimahaiak sari bakar bat emango du, forja artistikoko pispillu baten eskultura, burdina landu duen herri baten iragana eta oraina balioan jarriz bere zuhaitz sinbolikoaren bitartez. Sari hau abenduaren 5ean emango da, udalerri osoko Gabonetako argiak piztuko diren egunean.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan