Podcastak editatzeko gazteentzako tailerrean izena emateko epea zabalik

29.04.24
Imagen
Udal Liburutegia
Kultura eta Gazteria
Euskara
Jarduera maiatzeko hiru ostegunetan jarraian izango da, 17:30etatik 19:00etara

Ermuko Udal liburutegiak datorren maiatzean izango den gazteentzako podcast edizio tailerrean izena emateko epea ireki du.

Jarduera liburutegiko programazio berriaren parte da, eta bertan 2008 eta 2012 urteen artean jaiotako gazteek parte hartu ahal izango dute. Tailerra euskaraz emango da liburutegian bertan, ordu eta erdiko hiru saiotan, hiru ostegunetan jarraian, maiatzaren 16, 23 eta 30ean. Ordutegia 17:30etatik 19:00etara izango da.

Tailer praktiko honetan, irratiaren mundura lehen sarrera edo gerturatzea egin ondoren, eduki digitala sortuko da, ordenagailu batean irratsaioak edo podcastak grabatuz.

Parte hartzen duten nerabeek irratiaren munduak, erabiltzen diren tresnek, hizkuntzak eta irrati-produkzioak nola funtzionatzen duten ikasiko dute, eta hori guztia praktikan jarriko dute podcast bat grabatuz beren esperientziak, interesak eta kezkak islatuz. Ondoren, grabazioa editatuko da, parte-hartzaile bakoitzak edozein unetan eraman eta entzun ahal izan dezan, telefono mugikorraren, ordenagailuaren edo USB memoria baten bidez.

Jarduera honen helburuak, besteak beste, gazteei irrati-kultura hurbiltzea, adierazpen-askatasuna bultzatzea, ahoskera eta intonazioa hobetzea, IKTak hezkuntza-baliabide gisa txertatzea eta talde-lana sustatzea dira.

Tailer honetan izena ematea doakoa da, baina plaza lortuz gero, hiru saioetara joateko konpromisoa hartu behar da. Plazak mugatuak dira eta izena maiatzaren 13ra arte eman daiteke liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bidez (https://wa.me/34943179212) edo e-mail bidez biblioteca@udalermua.net helbidean, izen-abizenak, liburutegiko txartel-zenbakia, jaioteguna, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa zehaztuz.

Plaza baino izen-emate gehiago jasotzen badira, tokiak zozketaz esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatuta daudenek. Onartuen zerrenda maiatzaren 14an argitaratuko da udalaren webguneko iragarki-oholean eta izena eman duten guztiei bidaliko zaie e-mailez.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan