Saltokiko argiztapena hobetzeko proiektuan izen emateko epea irekitzear

Garapen Ekonomikorako udal Arloak Ermuko tokiko merkataritzaren digitalizazioa eta iraunkortasuna bultzatzeko proiektu bati ekin dio. Bertan, merkataritza-establezimenduen argiztapena hobetzea aurreikusten du, "Gobo" deritzaten proiektoreak instalatuz. Europar Batasunak finantzatzen duen Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planak babesten du proiektua, Next GenerationEU funtsekin.
Proiektuaren helburuetako bat da tokiko merkataritzari laguntzea saltokia digitalizatzeko, modernizatzeko eta hobetzeko prozesuan. Merkataritza-sektorea sektore estrategikoa da edozein udalerritako ekonomiarentzat, eta, beraz, hura modernizatzen eta digitalizatzen lagundu behar da, teknologia berriei heltzeko eta egungo kontsumo-ohituretara egokitzeko tresnak emanez.
Proiektu horretan Ermuan kokatutako txikizkako saltoki guztiek parte har dezakete, proiektagailuen instalazioa hartu nahi badute. Proiektuak 36.300 euroko zuzkidura ekonomikoa du, indarrean dagoen aurrekontuan. Interesa duten merkatariek izena eman dezakete datorren astelehenetik (urriak 16) ostiralera (hilak 20) bitartean.
Tramitazioa online da, gure egoitza elektronikoaren bidez: iragarki-taula/bestelako iragarkiak/tokiko merkataritzarako proiektoreak. Saltokien eskabideak inskripzio-ordenaren arabera erregistratuko dira, eta baldintzak betetzen dituztenei esleituko zaizkie, aurrekontuan jasotako zenbatekoa agortu arte. Zerbitzua doakoa izango da merkatarientzat. Deialdiaren xehetasunak Herritarren Informazio Orrian jasotzen dira.
Jarduerak saltokia eraldatzea eta saltokiaren argiztapena hobetzea du helburu, saltokietan irudiak edo argi-mezuak proiektatzeko sistema baten bidez. Proiektatu beharreko lau irudiren diseinua eta hornidura barne hartzen ditu: bi irudi, saltokiak aukeratuak, eta beste bi, parte-hartzaile guztientzat komunak. Irudi horiek biratu eta aldatu ahal izango dira une bakoitzean nahi denaren arabera. Kasu horretan, lehentasuna emango zaie 1. eranskineko (Jarduera Ekonomikoen gaineko Udal Zergaren bide-sailkapena, hurrenkera honetan) lehenengo, bigarren eta hirugarren kategorietako saltokien eskaerei (erakusleihodun produktuak saltzen dituzten saltokiak/dendak/establezimenduak, txikizkako salmentako merkataritza-jardueretan sartzen direnak).
Enpresa hornitzailea Aelvasa izango da, eta erakusleihoan proiektorea instalatzeko eta bi irudi pertsonalizatuak definitzeko deialdiaren onuradun diren saltokiekin harremanetan jarriko da. Instalatuko diren gailuak Ermuko Udalarenak izango dira.
Proiektuaren helburuetako bat da tokiko merkataritzari laguntzea saltokia digitalizatzeko, modernizatzeko eta hobetzeko prozesuan. Merkataritza-sektorea sektore estrategikoa da edozein udalerritako ekonomiarentzat, eta, beraz, hura modernizatzen eta digitalizatzen lagundu behar da, teknologia berriei heltzeko eta egungo kontsumo-ohituretara egokitzeko tresnak emanez. Helburu horrekin, Ermuko Udalak 20 jarduketez osatutako proiektu bat aurkeztu zuen eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak hautatu zuen onuradun gisa merkatuak, hirigune komertzialak, merkataritza ez-sedentarioa eta merkaturatzeko bide laburrak babesteko laguntzen deialdian. Laguntza hori Europar Batasunak Next Generation EU "España puede" funtsen bidez finantzatzen duen Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan sartzen da.
Lotutako albisteak

Ikastaroa doakoa da eta Izarra Centre-n egingo da otsailaren 24tik martxoaren 5era. Ikasi enpresa bat kudeatzen

40 orduko doako ikastaroa emango Izarra Centre-n otsailaren 24tik martxoaren 5era bitartean

Trebatua egon eta urrutitik lan egiteko gai izateak, lan-merkatuan dituzun aukerak gehituko dituzu