Seis gazte kontratatu ditugu Contratados seis jóvenes en el nuevo Plan de Empleo juvenil

Ermuko Udalak sei (6) gazte kontratatu berri ditu Lanbideren Gazte Enplegurako Planaren baitan, Euskal Autonomia Erkidegoko FSE Plus 2021-2027 Programaren esparruan. Programa hori Europako funtsekin finantzatuko da eta kontratazio horietarako berrehun eta bost mila euroko laguntza jasotzea ahalbidetuko du. Gazte guztiak 30 urtetik beherakoak dira; langabezian egon eta gazteen berme-programaren onuradun ziren. Udalean oso lan espezifikoak egingo dituzte 12 hilabetez. Deialdi honen helburua enplegagarritasuna sustatzea da, lanbide-esperientzia eskuratu dezatela ahalbidetuz.
Bost emakume eta gizon bat dira. Sartutako pertsonen profilak eta destinoa honako hauek dira:
- Pedagoga bat liburutegian, material didaktikoak eta haurrentzako irakurketen gidak egiteko.
- Gizarte-langile bat Gizarte Zerbitzuen arloan, adikzioak prebenitzeko plana ezartzeko eta garatzeko.
- Berdintasun Arlorako teknikari bat, Berdintasunerako Barne Plana idatzi eta ezartzeko.
- Obra eta zerbitzuetako administrari bat, udal-brigadako enplegu-planaren beharrak kudeatzeko.
- Administrari bat Enplegu Unitatean, enplegu-zerbitzua Garapen Ekonomikoaren arloan txertatzeko.
- Teknikari bat tokiko garapenaren arloan, Izarra Centre-ko Teknoteka dinamizatzeko.
Urtebete emango dute udaleko gainerako langileekin batera lanean.
Juan Carlos Abascal alkateak, eta José Manuel López alkateordeak harrera egin zioten kontratatu taldeari, erakundeari ongietorria emateko eta beren ahalmen guztia garatzera animatzeko, esperientzia har dezaten eta, horren bidez, lan-merkatuan dituzten aukerak areagotu ditzaten.
Lotutako albisteak

Trebatua egon eta urrutitik lan egiteko gai izateak, lan-merkatuan dituzun aukerak gehituko dituzu

Beatriz Gamiz eta José Manuel López ermuarrak Alfonso Gurpeguirekin bildu dira

Bizkaiko enpresentzat doako online ikastaroak eskainiko ditu Izarra Fundazioak