Sorotan Bele eta Alboka Musika Eskolak indarrak batuko dituzte kontzertu berezi batean

19.04.23
Imagen
Sorotan_Bele_Promo
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Euskara
Ikuskizuna ostiral honetan izango da, 20:30ean

Ermua Antzokiak Sorotan Bele Gogoan musika ikuskizuna hartuko du ostiral honetan, apirilak 21. Emanaldiak laurogeita hamarreko hamarkadako Euskadiko folk-pop talde gogoangarrienetako bati omenaldia egingo dio.

Sorotan Belek (Hondarribia, 1990-1996) izen handiko hiru diska argitaratu zituen eta bere abestietako asko kalean eta jendearen artean ereserki bihurtu ziren. Taldea desagertu arren, kantu asko betiko gelditu dira euskal musika eta kulturaren despentsan. Orain, Sorotan Bele Gogoan ikuskizunak kantu haiek berreskuratu ditu, baina formatu berri batean.

Jatorrizko taldeko bi kidek, Gorka Sarriegi abeslariak eta Urbil Artola gitarristak, indarrak batuko dituzte ostiral honetan Alboka Musika Eskolako taldearekin, Sorotan Beleren abesti mitikoenekin kontzertu gogoangarri bat emateko.

Emanaldia ostiral honetan hasiko da, 20:30ean, Ermua Antzokian. Sarrerak 10 euroan daude salgai Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan